Erabaki da zer bikotek jokatuko dituzten esku pilota txapelketako finalaurrekoak

Baleike 2016ko eka. 11a, 09:28

XVIII. esku pilota txapelketa herrikoiaren lehen faseko azken jardunaldia jokatu zen Odieta pilotalekuan. Honen ondoren, erabakita geratu da zer pilotarik jokatuko dituzten txapelketako finalaurrekoak.

Atzoko partidetan emaitza hauek eman ziren:

  1. Aizpurua-Astigarraga, 22 / Artetxe-Alberdi, 7
  2. Antia-Alkorta, 22 / Etxabe-Azkune, 20
  3. Uranga anaiak, 22 / Manterola-Etxabe, 15

Hala, ligaxkako fasea amaituta, multzo bakoitzeko sailkapenak honela geratu dira. 

A multzoa

  1. 1. Antia-Alkorta: 8 puntu.
  2. 2. Etxabe-Azkune: 7 puntu.
  3. 3. Beristain-Urbieta: 6 puntu.
  4. 4. Tumas-Mendizabal: 5 puntu.
  5. 5. Ibarguren-Etxabe: 4 puntu.

B multzoa

  1. 1. Odriozola-Martija: 7 puntu (1).
  2. 2. Aizpurua-Astigarraga: 7 puntu (1).
  3. 3. Uranga anaiak: 6 puntu.
  4. 4. Manterola-Etxabe: 5 puntu (2).
  5. 5. Artetxe-Alberdi: 5 puntu (2).

(1) Elkarren arteko partidan Odriozola-Martija garaile.

(2) Elkarren arteko partidan Manterola-Etxabe garaile.

Ostiral honetan, ekainaren 17an, finalaurretako norgehiagokak jokatuko dira.

  1. Aizpurua-Astigarraga / Antia-Alkorta
  2. Etxabe-Azkune / Odriozola-Martija.