Nagusilan taldeko kideak boluntario bila atera dira kalera

Baleike 2016ko eka. 10a, 23:28

Nagusilan adineko pertsonen boluntarioen taldea Zumaiako kaleetara atera da gaur egiten duen lanaren berri ematera eta boluntario berrien bila. Larunbat eguerdian ere Erribera kalean jarriko dute mahaia, 12:00etatik 14:00etara bitartean. 

Elkarte honen helburu nagusiak honakoak dira:

  1. Adineko pertsonen bakardadeari aurre egiten laguntzea.
  2. Gehien behar dutten adineko pertsonei lagundu, lagun egin eta animatzea.
  3. Gizartearekiko adineko pertsonek duten jarrera positiboa eta konpromisoa sustatu, estimulatu eta sendotzea.
  4. Behar gehien duten adinekoen ahotsa izatea,
  5. Borondatezko langileak, zahartze aktiboa eta konpromiso solidarioa eta gizartearekin eginkizun aktibo eta konprometitua sustatzea.

Nagusilanen inguruko erreportajea argitaratu berri dugu ekaineko Baleike aldizkaria. Argitalpen honetan edo Erribera kalean larunbatean jarriko duten mahaira inguratuta jasoko duzue egiten duten lanaren berri. 

Erakundearen web gunean duzue informazio gehiago (gaztelaniaz).