2015/2016 ikasturteko Pilota Eskolaren Festa izango da larunbatean

Baleike 2016ko eka. 10a, 15:07

Aurten ere Pilota Eskolan parte-hartu duten eskuzko eta palazko pilotariek bere festa izango dute.

Bihar, larunbata, arratsaldeko 16.00h-tatik aurrera partida ugari jokatuko dira Beheko Plazako Odieta pilotalekuan (Zumaiako Herri Eskolako frontoian, eguraldi txarra egiten badu), eskuz eta palaz. Aukera ederra izango da Zumaiako pilotari gazteen bilakaera bertatik bertara jarraitu ahal izateko.

Jokatuko diren partidak honako hauek izango dira:

AURREBENJAMINAK:

LH2 maila

  1. 1. partidua: Oier Zuazobide - Luken Plaza vs. Unax Zendoia - Beñat Zubimendi
  2. 2. partidua: Danel Galarraga - Kai Manterola vs. Amets Etxabe - Unai Larrañaga
  3. 3. partidua: 1. eta 2. partiduetako irabazleen artean.

BENJAMINAK:

LH3 maila

  1. 1. partidua: Ekain Bernal - Max Bayo vs. Joseba Aristondo - Iker Egaña
  2. 2. partidua: Aritz Garikano - Xeber Irure vs. Mikel Zearreta - Danel Alberdi

LH4 maila

  1. 1. partidua: Unai Etxabe - Nikolax Larrañaga vs. Ibon Yeregui - Aritz Olaizola
  2. 2. partidua: Urko Larrañaga - Jokin Beristain vs. Ainhoa Karmona - Iurgi Etxabe

ALEBINAK:

LH5-6 maila

  1. 1. partidua: Imaro Berasategi - Aimar Aizpurua vs. Urko Arregi - Eneko Huegun
  2. 2. partidua: Julen Fuente - Jon Ander Iribar vs. Jakes Aginaga - Ekain Vazquez

NESKAK PALAZ:

  1. 1. partidua: Nora Zuazobide - Alaitz Aramendi vs. Nahia Zubia - Alaia Azkue
  2. 2. partidua: Nekane Etxabe - Ziortza Osa vs. Eire Salegi - Leire Esnal