Finalaurrekoak jokatuko dituzten bikoteak zehazteko jardunaldi erabakigarria jokatu da gaur

Baleike 2016ko eka. 10a, 13:04

XVIII. esku pilota txapelketa herrikoiaren lehen fasea, ligaxkakoa, gaur amaituko da. Gaurko jardunaldian erabakiko da zer bikotek jokatzen dituzten txapelketaren finalaurrekoak. 

Gaurko partidak honakoak izango dira:

  1. Aizpurua-Astigarraga / Artetxe-Alberdi
  2. Antia-Alkorta / Azkune-Manterola
  3. Uranga anaiak / Manterola-Etxabe

Jardunaldia 18:15ean hasiko da jokatzen Odieta pilotalekuan. Eguraldi txarra egiten badu Herri Eskolako frontoira eramango da.