Merkataritza Astea egingo da Zumaian ekainaren 13tik 18ra

Baleike 2016ko eka. 10a, 12:46

Astelehen honetan hasi eta datorren larunbatera bitartean, Merkataritza Astea egingo da Zumaian. Zenbait zozketa egingo dira herriko merkatariak eta ostalariak biltzen dituen Zumaia Elkarteko establezimenduetan. Kanpaina hau ekainaren 18an egingo den Gau Zuriarekin amaituko da.

Hasteko, bihartik aurrera, 200 erosketa txartel izango dira salgai Zumaiako turismo bulegoan. txartel hauek 50 euroko balioa dute, baina 40 euroan izango dira salgai. «Honekin lortzen duguna da gero Zumaiako establezimenduetan gastatuko diren 10.000 euro bueltaka egotea», azaldu du Esti Irureta turismo eta merkataritza teknikariak. Pertsonako bale bat erosi ahal izango da eta 11tik 19ra bitartean erabili ahal izango dira.

Merkataritza Astean zehar, Zumaia Elkartean parte hartzen duten establezimendutan erosketaren bat egiten duen edonor 250 euroko balioa duten bi txartelen zozketan sartuko dira. Saridunen izenak ekainaren 23an egingo den bileran aterako dituzte.

Astearekin amaitzeko, datorren larunbatean, ekainaren 18an, Gau Zuria egingo da. Ekintza honetan parte hertuko duten dendek karpa bana izango dituzte eta 17:00etatik 22:00etara izango dira zabalik. Karpa bakoitzean detaileak banatuko dira. Gau horretan kontzertu bana izango dira, 20:00etatik 22:00etara, Erribera kalean, Urinarios parean (Melissa and the Jacks)  eta Amaiako Plazan (PJ Kaguna & Sara Grajal). 

Elkarteko tabernariek zozketa bat egingo dute larunbat horretan zehar establezimendu hauetan kontsumizioak egiten dituztenen artean. Jesuskoa eta Santa Klara nekazal-turismo etxeetan gau eta gosari bana zozkatuko dira. Kasu honetan ere 23an aterako dira irabazleen izenak.