Euskal dantzen erakustaldi ibiltaria izan da gaur Zumaian

Baleike 2016ko eka. 5a, 22:48

Txori Txiki musika eta dantza eskolak antolatuta, Dantzari txiki eguna izan dugu gaur Zumaian. Oiartzun, Errenteria, Lesaka eta Zumaia bertako 190 bat dantzarik hartu dute parte euskal dantzen erakustaldi ibiltari honetan. 

Laugarren urtea da Zumaiako dantzariek halako ekimen batean parte hartzen dutela. "Errenteriara joaten hasi ginen eta ordutik beste herri batzuetara ere joan gara". Joan bakarrik ez, iaz Dantzari txiki eguna antolatu zen Zumaian eta aurten ekimena errepikatu da. 

Kantauri plazan elkartu dira dantzari eta musikariak. Handik, kanpokoak Itzurun aldera joan dira eta herrikoak Zumaiako alde zaharrera. Erribera kalean egin dute berriro topo eta handik Gurrutxaga plazara heldu dira. Euskal dantzen erakustaldi bat egin da bertan. Arratsaldean haur hauentzako berbena txiki bat egin da plazan bertan.