Lehiaketa publiko bidez esleitu du Udalak kontratu berri hori. Bertan, udal zerbitzuen aseguru guztiak egituratu ditu. Lehiaketara bi enpresa aurkeztu dira, Mapfre eta Liberty, eta bigarren honek aurkeztu omen du eskaintza onena.
Udal gobernuaren esanetan, %52ko aurrezkia lortu da aurreko kontratuarekin alderatuta: 68.000 euro baino gehiago ordaintzetik, 32.500 eurora murriztu da aseguru berriaren kostua. Honez gain, kontratatutako erantzukizun zibilaren kopurua aurrekoa baino sei aldiz handiagoa dela dio, estaldura handiagoa lortuz: 500.000 erotik hiru milioi eurora igo da kopurua. "Eguneratutako kontratuen bidez lortutako aurrezkiak herritarren ongizate eta bizi kalitatea hobetzera bideratzen diru partidak handitzera zuzenduko dira", azaldu du Udal Gobernuak oharrean. Iraungita dauden kontratu guztiak berraztertuko dituztela ere gaineratu du, "kudeaketa eraginkor eta garden baten aldeko apustuan".