Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txapeldunak bildu dira gaur Bilboko Zorrotzako kiroldegian. Zumaiarrei lan zailena egokitu zaie, bai mutilek eta bai neskek gaur jokatu behar izan baitituzte bi partidak, bat goizean eta bestea arratsaldean –Bizkaia eta Arabaren artekoak hurrengo larunbatean–.
Goizean arabarrei irabazi ondoren, arratsaldeko bi partidak izan dira erabakigarriak. Mutilek 26-25 irabazi diote Askartzari, eta neskek penaltiak behar izan dituzte Kukullagari irabazteko. 16na berdindu ondoren, 3-2 irabazi dute penaldietan.
Bi taldeek erakutsi dute Pulporen harrobia osasuntsu dagoela eta etorkizunari begira badagoela itxaropena izateko motiborik.