Donostiako geltoki berriraino iritsiko dira autobusak

Baleike 2016ko mai. 12a, 13:57

Zumaiatik Donostiara joaten diren UK09 eta UK10 autobusek Donostiako autobus geltokiaren kanpoaldean egingo dute geldialdia larunbatetik aurrera, Aldundiko Mugikortasun eta Lurraldeko Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak aste honetan jakinarazi duenez.

Kostako errepidetik eta autopistatik (Oriotik pasa gabe) doazen bi lineak Donostiako geltoki berriraino iritsiko dira aurrerantzean, eta kanpoaldeko nasan egingo dute geldialdia (Federico Garcia Lorca kalea
2). Autobusak Antiguatik sartuko dira, San Martin kalean egingo dute geldialdia eta handik estazio berrira. Gainera, Zumaiarantz etortzeko, Askatasunaren hiribideko geralekua ere aldatu egin dute: larunbatetik aurrera 34. zenbakian hartu beharko da autobusa (24.ean gelditzen zen orain arte).

Aldaketa hauek medio, ordutegia ere aldatu egin da. Hemen kontsulta ditzakezue aldaketak:

Zumaia-Donostia autobus ordutegi berriak