Alaiko jaietan egingo den motorzaleen topaketarako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2016ko mai. 11a, 20:58

IV. Olagarroak motorzaleen topaketa egingo da ekainaren 11n, Alai auzategiko festen baitan, Bikers Urola Kosta taldeak antolatuta. Topaketa honetan parte hartu ahal izateko izen-ematea zabaldu da.

Motorzaleak goizeko 9:30ean elkartuko dira Alaien eta handik abiatuta 90 kilometro inguruko irteera egingo dute inguruko errepideetan zehar. Behin Zumaian bueltan, familiako argazkia aterako dute. Bazkalondoren, ekitaldiek jarraituko dute: zezen mekanikoa, Valladolideko De los Rios Stunt taldeko kideek egindo duten stunt erakustaldia, eta beste hainbat ekintza.

Parte hartu nahi duten motorzaleek 20 euro sartu beharko dituzte ES35 3008 0172 013137 631929 kontu korronte zenbakian. Kopuru horretan kamiseta, bazkaria eta zozketak sartzen dira. Behin sarrera egindakoan, kamisetaren neurria eman beharko da zumaiabikers@gmail.com helbidera idatzita. 130 lagunentzako lekua izango da.