2016-2017 kurtsoan ikastaroak eskaintzeko deialdia egin du Kultura Sailak

Baleike 2016ko mai. 11a, 11:14

2016-2017an kultura eta aisialdiko kurtsoak eskaini nahi duten irakasle eta taldeei dei egiten die Kultur etxeak beraien proposamenak aurkeztu ditzaten.

Ikastaro berri hauek urria eta ekainera bitartera luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinekoak ere izan daitezke, beti ere, 2016-2017 kurtsoaren barne. 

Kultura Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Alondegia kultur etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero. Edonolako informazioa nahi duenak Alondegira jo dezake: 943861056 / kultura@zumaia.eus.

Proposamenak aurkezteko epea: ekainaren 20a.