'El Florido Pensil. Niñas' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2016ko mai. 11a, 10:59

Maiatzaren 20an Tanttaka taldearen El Florido Pensil. Niñas (gaztelaniaz) antzezlana izango da Aita Mari zinean (22:00etan). Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Sarituen izenak ostiral eguerdian emango ditugu jakitera. Hartu parte eta zorte on!

Sinopsia

El florido pensil. Niñas lanak gerraondoko Espainiako hezkuntza sistemaren krudeltasun absurdu eta zentzugabea jasaten duten bost neskatoren egunerokoa kontatzen du. Eskola gizartearen eta horren ideologia menderatzailearen isla zen. Ideologia horrek Erdi Aroko patriarkaturik sakonena berreskuratu eta azken ondorioetaraino ezartzea erabaki zuen. Emakumeak izan ziren ekintza moralizatzaile horren helburu; izan ere, ezkontzea eta etxeko lanak egitea zen beren berezko bidea. Eta beren ibilbide profesionala, familia osatzea eta seme-alabak edukitzea. Horretan bat zetozen ia guztiak, emakumeak zein gizonak: maistra, apaiza, gurasoak, moralistak, kupletistak, eleberri arrosen idazleak, baita gimnasia-irakasleak ere. Eszena guztietan ikusiko da, batzuetan argi, besteetan itzulinguru korapilatsuen bidez, bi emakume mota baino ez zeudela: zintzoak eta besteak.