Bruce Springsteenen kontzertutik itzultzeko tren bereziak jarriko ditu Euskotrenek

Baleike 2016ko mai. 10a, 21:08

Bruce Springsteen estatubatuarrak kontzertua eskainiko du datorren asteartean, hilaren 17an, Donostiako Anoeta estadioan. Haren amaieran, Zumaiara itzultzeko tren zerbitzu berezia jarri du Euskotrenek. 

Abeslari estatubatuarrak jendetza mugituko du oraingoan ere. Horri erantzuteko, autobus eta zerbitzu bereziak jarriko dira Gipuzkoako udalerriak lotzeko. Zumaia-Zarautz-Orio korridoreko zerbitzua Euskotrenek emango du. Behin kontzertua bukatuta tren zerbitzuak eskainiko dira Anoetatik Zumaiara (Amaran trenez aldatzea egin gabe).

Kontzertua baino lehen zerbitzua ohiko trenekin burutuko da.