Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte Pulpoko infantilek

Baleike 2016ko mai. 10a, 12:31

Trapaia Taberna Pulpoko infantilak.

Infantil mailako Pulpoko bi taldek jokatuko dituzte larunbatean Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoak, Usurbilgo Oiardo kiroldegian. 

Infantil mailako neskek eta mutilek bigarren postuan amaitu dute liga. Neskek Elgoibarko taldearekin puntura berdinduta sailkapen buruan, baina gol aldeagatik Elgoibarrentzat izan da lehen postua. Mutilak ere bigarren, Irungo Bidasoaren atzetik. Liga bukatuta, finalaurrekoak jokatuko dira larunbatean. Jarraian daukazue partiduen egitaraua:

Mutilak

9:30: Urbieta Ñam Restaurantes - Canterias Dominguez Pulpo
10:40: Bidasoa Irun A - Tolosa Eskubaloia A

Neskak

11:50: Grupo Cometel Elgoibar - Aiala D ZKE
13:00: Dario Bus Elgoibar - Trapaia Taberna Pulpo