TKE Liga Sevillan hasiko da eta han izatekotan da Santelmotako danborrada

Baleike 2016ko mai. 9a, 21:05

Ekainaren 19an hasiko da aurtengo TKE arraun liga, Sevillan. Bertan izango da Zumaiako Telmo Deun trainerua. Horren aitzakian, danborrada bat osatu eta bertako kaleak alaitzera joateko asmoarekin dabil Santelmotako danborradatik ateratako talde bat. 

"Ezinbestekoa da herriaren parte hartzea eta denon artean ekitaldi polit bat aurrera ateratzeko bilera baterako deialdi irekia egin nahiko genuke", azaldu dute Urteren batean danborradan jo eta bidaia honetan parte hartu nahi dutenak ostegun honetan, hilaren 12an, 19:30ean, Alondegiko Oxford aretoan egingo den bilerara deituak daude. 

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko santelmodanborrada@gmail.com helbidera idatzi daiteke.