Euskal pilotaren sustraiak, Baleikeren apirileko zenbakian

Baleike 2016ko api. 18a, 14:41

Zein dira euskal pilotaren sustraiak? Hemen sortua den kirola da eta antzinan beste nonbaiten jokatzen zen? Bi hormen artean jokatu al da beti? Galdera horiek eta gehiago erantzuten saiatuko gara apirileko Baleike aldizkarian. Kirol honen Daniel Carballo egiten ari den ikerketa bat ekarri nahi izan dugu aldizkariko orrietara.

Orain zortzi egun amaitu ziren San Telmo jaietan aterako argazki batzuk ere eraman ditugu aldizkarira. Zumaiatik kanpo lanera joan direnen elkarrizketa sortan Oikian jaio baina Txilen bizi den Juan Lucas Legorburu elkarrizketatu dugu. Serious business blues taldearen berri ere eman nahi izan dugu.

Bazkideok aldizkaria etxeotan jasoko zenuten. Beste guztiei esan gaur arratsaldetik aurrera izango duzuela salgai ohiko saltokietan, euro batean.