Ziklomotorren eta traktoreen aldiko azterketa teknikoak egingo dira Zumaian

Baleike 2016ko api. 14a, 15:49

Ziklomotorren azterketa teknikoak maiatzaren 5ean egingo da, eta txanda hartu behar da Udaltzaingoan. Bestalde, baserrietako traktoreen azterketa teknikoa ere egin ahal izango da, apirilaren 25ean, Oikian eta Zumaian. 

Ziklomotorren aldiko azterketa teknikoa:

Noiz: maiatzaren 5ean.
Non: udal brigadaren pabilioan egingo da, Estazioan.
Izen-ematea eta argibideak: Udaltzaingoan.

Nekazaritza ibilgailuen aldiko azterketa teknikoa:

Noiz: apirilaren 25ean.
Non: Oikiako Iparragirre baserrian (9:00etan) eta Zumaiako Urola plazan (12:00etan).

Unitate mugikor bat etorriko da traktoreen azterketa egitera. Apirilaren 25ean ezin duenak beste aukera hauek ere baditu: apirilaren 13an Itziarko industrialdean Carrocerias Noiaren ondoan (9:00etan); apirilaren 19an Zestoan, 9:00etan Iraetako futbolzelaian eta 12:00etan autopistako sarreran; apirilaren 26an, Zarauzko Abendañon Autobuses Ulaciaren ondoan (9:00etan); apirilaren 27an, Orioko estazioko aparkalekuan (9:00etan), eta Aiako plazan (12:00etan); eta apirilaren 28an Getariako portuan, Viveros San Antonen parean, 9:00etan.