Denis Itxaso Zumaiako kultur eragileekin elkartuko da, gaur, Alondegian

Baleike 2016ko api. 6a, 09:14

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kulturaren esparruan dituen egitasmoak azaltzeko hainbat bilera izango ditu eskualdeko kultur eragileekin bide batez, elkar ezagutzeko eta eragileen iritziak eta proposamenak entzuteko eta eztabaidatzeko proiektuak hobetze aldera.

Lehen bilera gaur izango da, 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Bertan izango dira Denis Itxaso Kultura diputatua eta Maria Jose Telleria Kultura zuzendaria.