Olagarro-zopa ajearen aurka

Baleike 2016ko api. 5a, 13:58

Lau eguneko parrandaren ostean izango da oraindik burua altxa ezinik dagoen jendea. Badago ondo errotuta dagoen ohitura bat eta da San Telmo bigarrena egunean olagarro-zopa hartzekoa. Ajearen aurkako sendagai ezin hobea omen da. Hala diote behintzat. Gaur ere banatu dute olagarro-zopa Pulpo elkartean. Non bestela. 130 bat litro prestatu dituzte. Nahikoa izango ote?