Euskadi Gastronomikaren batzarra, apirilaren 5ean, Getarian

Baleike 2016ko api. 5a, 10:42

Eskualdeko Euskadi Gastronomika klubak kideen batzarra egingo du apirilaren 5ean, Getarian.

Batzarra Getariako Ulpiano Etxean egingo da (Balentziaga kalea, 14, lehen solairua) eta gai zerrenda honako gaiek osatuko dute: Euskadi Gastronomika Klubaren egoera eta Ekintza Plana 2016, Kosta Gastronomika proiektuaren aurkezpena eta eskari eta galderak.

Euskadi Gastronomika Basquetourrek-Turismoaren Euskal Agentziak sustatutako ekimena da eta eskualdean Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko turismo bulegoek bideratu eta koordinatzen dute.

Turisten aurrean euskal gastronomia, turismo gastronomikoa eta elikagaien eta zerbitzuaren kalitatea ziurtatzen duen eta klubaren barne dauden zerbitzuak bereizten dituen sustapen tresna da.

Orotara 54 enpresak osatzen dute gure eskualdeko Euskadi Gastronomika produktu kluba. Zumaiako honako establezimenduak daude sartuta: Beheko Plaza, Marina Berri, Talasoterapia Zelai, Basusta, Bedua, Begi Bistan eta Zumaiako Turismo Bulegoa.