Alkatearen agurra

Baleike 2016ko api. 1a, 21:57

Santelmoak direla eta, festa alai eta zoriontsuak opatzeko agurra bidali du Oier Korta alkateak. Hemen irakur dezakezue:

Zumaiako alkatetzatik San Telmo festa alai eta zoriontsuak opa dizkizuet bai herritarrei, baita kanpotik etortzen zareten guztioi ere. Udal gobernuaren nahia da zumaiar orok eta bisitari guztiek, festa hauek giro ezin hobean igarotzea eta antolatutako ekintza ezberdinez gozatzea.

Gogoratu nahi dizuegu, udaltzaingo zerbitzua guztion eskura egongo dela 24 orduz, lehentasun baitugu guztion segurtasuna eta babesa bermatzea, 2016ko San Telmo festak oparoak eta bereziki zoriontsuak izan daitezen.
Jantzi dezagun urdinez gure herria eta gozatu dezagun guztiok San Telmoko festetaz! Alaitu eta girotu dezagun Zumaia! Alaitu eta girotu gaitezen zumaiarrak! Gora San Telmoko Jaiak! Ondo pasa!

Erlazionatuak