Udalaren kultur sailaren diru laguntzak argitaratu berri dira

Baleike 2016ko api. 1a, 14:14

Zumaian kultura, eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarte edo banakokoei diru-lagun­tzen oinarriak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 

Diru laguntza hauek kultur eta jai jarduerak babesteko dira. Oinarriak hemen dituzue. Eskaerak aurkezteko azken eguna, apirilaren 18a (astelehena) da.

Musika jarduerak zuzenean babestuko dituzten diru laguntza oinarriak laster kaleratuko ditu Udalak.

Edozein zalantza argitzeko: Alondegia Kultur Etxea, 943 861056.