Diputazioko kultura saila Zumaiako kultur eragileekin bilduko da asteazkenean

Baleike 2016ko api. 1a, 14:08

Foru Aldundiko Kultura Departamentuko arduradunak Gipuzkoako eskualdetara bisitak egiten ari dira, bateko eta besteko kultur eragileekin biltzeko. Horretarako bilera bat egingo da, hilaren 6an, 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan.

Helburua parte hartzeko bide bat zabaltzea da; iritzi eta esperientzien berri jaso eta Gipuzkoa osoko kultur errealitatea zuzenean ezagutzea, Departamentuaren proiektuak eta laneko ildoak hobetze aldera.