Nesken eta mutilen III. pala txapelketa herrikoia antolatu da

Baleike 2016ko mar. 31a, 10:45

Zabaltzear da nesken eta mutilen III. pala txapelketako izen-ematea. Bi txapelketa ezberdin jokatuko dira: mutilen artean banaka eta nesken artekoa binaka.

Partida bakoitza 30 tantutara jokatuko da eta Odietan jokatuko dira astearte eta ostegun arratsaldetan, eta larunbat goizetan. Partidak teniseko pilotarekin jokatuko dira. Izenak Txikixa tabernan emango dira apirilaren 8ra arte. Pertsonako 5 euro ordainduko dira (parejak 10 euro). Sariak izena ematen duten pertsonen araberakoak izango dira. Harremanetarako antolatzaileei deitu daiteke: Jon eta Ekaitz (636 913 100).