Santelmoak 2016: jai egitaraua

Haur danborradako argazki lehiaketa antolatu du Jakintza elkarteak

Baleike 2016ko mar. 31a, 10:14

Santelmotako haur danborradarekin batera egiten den V. argazki lehiaketa egingo da aurten. Eguraldia lagun bada, lehen igandean, apirilaren 3an, eguerdiko 12:00etatik aurrera egingo den danborradan ateratako argazkiekin hartu daiteke parte lehiaketa honetan. 

Bi maila izango dira, helduena eta haurrena. Oinarriak hauek dituzue:

  • Mezu bakoitzean argazki bana bidali daiteke.
  • Gehienez hiru argazki aurkeztuko dira egileko.
  • Argazkiaren izenburua jarri beharko da.
  • Egilearen izen-abizenak eta adina.
  • Telefonoa.

Lanak apirilaren 3tik 10era bitartean aurkeztuko dira. Mezuak helbide honetara bidaliko dira: jakintzaberri@hotmail.com. Epaimahaikideak Jakintza elkarteko kide Bego Blanco eta Xirula dendako ordezkari bat izango dira. 

Sariak honakoak izango dira:

  • Haurrena: Plaka, 30x45 argazki handitu bat, SD 4GB txartela.
  • Helduen Saria: Bi lagunentzako afaria Zalla Tabernan, domina, 30x45 argazki handitu bat, SD 4GB txartela. 
Erlazionatuak