Martxoaren 8aren harira egindako martxaren bideo-kronika

Zumaiako Berdintasun Foroa 2016ko mar. 18a, 10:46

Zumaiako Berdintasun Foroak pasa den ostiralean martxoaren 11an 'Gaueko martxa' bat egin genuen, kaleak emakumeonak ere badirela aldarrikatzeko. Eta kalean barna, edozein ordutan, edozein egoeretan beldurrik gabe bizitzeko eskubidea dugula adierazteko. 

Martxa sinbolikoa izan zen, herriko gune ilun ezberdinetan 'argi' apur bat jarri genuen, espazio publikoan ere bizi dugun diskriminazio egoera amaitze aldera, pausoak ematen jarraitu nahi dugu herritar guztion artean. 'Hiri debekatuaren mapa' diagnostikoan ateratako ondorioetatik abiatuta antolatu genuen martxa.

Hemen, bertaratu ezin izan bazenuen ere, egindako bideo-kronikatxoa.