Ttakun Pulpo kadete taldeak Euskadiko txapelketako lauko finala jokatuko du

Baleike 2016ko mar. 17a, 09:10

Sei hilabeteko lehia eta 22 partida jokatu ondoren (20 irabazitakoak eta bi galdutakoak), Ttakun Pulpo kadete nesken eskubaloi taldeak Euskadiko txapelketako lauko finala jokatu du asteburu honetan Zarautzen. 

Aritzbatalde kiroldegian jokatuko dira partidak. Ostiralean (17:30ean) Errenteriako Ereintza taldea izango dute aurkari, larunbatean (16:00etan) Elgoibar eta igandean (12:15ean) etxeko taldea, Aiala Zarautz. Taldeko jokalari dezentek egingo dute huts lesioak direla medio. 

Lauko final honetan jokatuko duten talde guztiak daude sailkatuta Espainiako txapelketa jokatzera. Txapelketa hauek maiatzean jokatuko dira. “Pasa den urtean mutilekin gertatutakoaren ondoren, badirudi hau erraza dela, baina 9.600 bizilaguneko herri batentzako estatuko txapelketa jokatzea oso zaila da”, dio klubeko kide Pablo Gutierrezek. “Agian oker nago, baina uste dut 30 urte baino gehiagoan ez dela Pulporen emakumezkoen talde bat Espainiako txapelketa jokatzera heldu. 1980ko hamarkadan talde zoragarri bat eratu zen eta bitan heldu ziren estatuko txapelketa jokatzera. 1980an kadete mailako Espainiako txapelketa irabazi duten eta bi urte geroago, 1982an, juvenil mailako finala jokatu zuten, Sabadellen. Txapeldunorde izan ziren orduan”.