Euskarazko film laburren sorta ekarriko dute Ostarrenak eta Baleikek Aita Marira

Baleike 2016ko mar. 15a, 11:13

Ostarrena taldeak eta Baleikek elkarlanean antolatuta, eta Zumaiako Udalaren laguntzarekin, euskarazko film laburren sorta bat ikusteko aukera izango da ostegunean Aita Mari zinean (22:00etan). Topaguneak bultzatutako zirkuitua da Laburbira. Sarrera bi eurokoa izango da eta Baleikeko bazkideek doan sartu ahal izango dute, txartela erakutsita. 

Hamahirugarren edizioan ere euskarazko zortzi ekoizpen fresko-fresko dakartza, istorio hunkigarriz kargatuta. Izan ere, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileek ez dute etenik, kalitatezko lanak egiten jarraitzen dute.  

Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea. 

Beraz, aurten ere Euskal Herriko eta diasporako hainbat herritan izango da Laburbira. Hona hemen, XIII.Laburbira osotzen duten zortzi lanak: