'La fábrica de las sombras' liburua aurkeztuko du Ibon Martinek Otaño liburu-dendan

Baleike 2016ko mar. 14a, 19:34

Ibon Martin idazle donostiarrak bere azken liburua, La fábrica de las sombras izeneko thrillerra aurkeztuko du Otaño liburu-dendan, asteazkenean, 19:00etan. 

El faro del silencioren ondoren, donostiarrak ateratzen duen hurrengo liburua da hau. Iratiko basoan dagoen Orbaizetako armen fabrikaren arrastoak hilketa batzuen lekua bihurtzen du idazleak, eta horren guztiaren atzean sekretu handi bat ezkutatzen da.