Zozkatu ditugu 'Malmö' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2016ko mar. 10a, 11:33

Bihar, ostirala, 22:00etatik aurrera, Malmö antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Saridunak honakoak dituzue: Leire Arano Amas, Karmelo Arroiabe Arakistain eta Amaia Unanue. Aretoko leihatilan izango dituzue sarrerak zuen zain. Besteoi gogoratu sarrerak salgai dituzuela turismo bulegoan, 9 euroan; 6 euroan Gazte Txartelarekin edo Aita Mari lagun izanda. Sarrerak gordetzea nahi izanez gero, ostiralerako egin behar da eskaera, 13:00 baino lehen, kultura@zumaia.eus helbidera idatzita. 

Sinopsia:

Claudia eta Sagak bost urte direla ezagutu zuten elkar. Claudia Danimarkara lana aurkitzeko asmoarekin joan zen; Saga, bertan jaioa, momentu hartan abeslari gisa hasten ari zen. Beraien bizitzako hiru urte zoroenak elkarrekin pasa zituzten, hezurra eta mamia bezala. Baina zerbaitek hautsiezina zirudien harreman hori apurtu zuen. Gaur, hainbeste denbora pasa ondoren, Saga da Claudia ikustera datorrena, eta bere maletan gorrotoa dakar.