Zabaldu dute kostako errepidea

Baleike 2016ko mar. 10a, 09:52

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, dagoeneko zabalik dago kostako errepidea.

Gaur goizean itxi egin behar izan dute luizia gertatu delako 3:15ean. Errepidea garbitu duten arren, zenbait orduz itxita mantentzea erabaki dute, baina dagoeneko erabil daiteke.