'Grandma' pelikula emango da bihar zine forumean

Baleike 2016ko mar. 9a, 15:15

Ostarrena zine klubak antolatuta, eta Hilabete Moreko egitarauaren baitan, Grandma izeneko pelikula estatubatuarra emango da zine forumean. Saioa 22:00etan hasiko da Aita Marin. 

Zuzendaria: Paul Weitz. Aktoreak: Lily Tomlin, Julia Garner, Marcia Gay Harden, Judy Greer, Laverne Cox, Sam Elliott, Elizabeth Peña, Nat Wolff, Sarah Burns.Iraupena: 79 minutu. Generoa: Komedia dramatikoa.Herrialdea: AEB. Urtea: 2015.

Homosexualitatea, familia, zahartzaroa eta beste hainbat gai uztartzen ditu Paul Weitz zinemagileak road movie berezi batean. Tarteka umore ukituekin, tarteka dramara joz. Ellek bikotekidearekin zuen harremana hautsi du. Bat-batean Sage biloba azalduko zaio, diru eske. Handik aurrera, Elle eta Sage batera eta bestera ibiliko dira garai bateko lagunei eta ezagunei dirua eskatzen. Bidaia horretan, iraganeko sekretuak azaleratuko dira, bereziki Elle amonarenak. Belaunaldien arteko talka eta bizipenen mina agertuko dira.