Josefina Azpeitia Musika Akademiako ikasleak Andoaingo Piano Jaialdian

Baleike 2016ko ots. 25a, 09:57

Joan den asteburuan Andoainen ospatu zen 11. piano jaialdian, Josefina A. Musika Akademiako hainbat ikaslek hartu zuten parte. Denen artean, zilarrezko bat eta bost urrezko domina eskuratu zituzten, baita diploma bana ere. 

Piano-joleak honakoak izan ziren: Maite Silveti, Sara Olaizola, Ainhoa Balenciaga, Saioa Garate, Uxue Ibarra eta Nahia Garcia, denak 8 eta 12 urte bitartekoak.