Energia-pobreziarako plan bat garatzeko eskatu dio PSE-EEk Udal Gobernuari

Baleike 2016ko ots. 22a, 13:49

Energia-pobreziarako plan bat garatu eta pobrezia mota hori pairatzen duten pertsonei elektrizitate-horniketa moztu ez dezaten elektrizitate-konpainiekin akordio batera heltzea. Hori da PSE-EEko udal taldeak Udal Gobernuari eskatu dioena. Hori dela-eta, mozio bat aurkeztu dute sozialistek hurrengo udal plenoan debatitua izan dadin.

Arritxu Marañon zinegotziaren esanetan, Udal Gobernuak herriko etxebizitza guztietan hornidura izatea bermatu beharko luke, “familia guztiak duin bizitzeko”. Gaineratu duenez, tenperaturak jaisten diren egun hauetan, “jende askok ezin du berogailua edo argia piztu eta fakturak ordaintzeko arazo handiak dituzte. Oinarrizkoak diren energia-zerbitzu hauek gabe biziraun behar dute”.

“Azken urteotan, krisi ekonomikoaren eta elektrizitate-zerbitzuen garestitzearen ondorioz, hainbat familia giza emergentzia egoeran daude. Neurriak hartu behar dira familia bat berak ere berogailua itxaltzeko beharrean egon ez dadin”, adierazi du zinegotziak.

Aurkeztutako mozioak lau puntu ditu. Udal Gobernuari eskatzen zaio elektrizitate-hornidurako enpresekin biltzeko, modu horretan neurriak hartu eta hitzarmenak sinatzeko etxeetako elektrizitate hornidura bermatzeko. “Diru sarreren arabera, arrazoizko prezioa izan beharko luke eta, gainera, hornidura ez mozteko bermea izan beharko luke”.

Beste puntu batean, Udal Gobernuari eskatzen zaio, oinarrizko gizarte zerbitzuen bitartez, Euskadiko Gurutze Gorriarekin kolaboratzeko energia-pobrezia plan baten garapenean. “Gau 2016ko EAEko aurrekontu orokorretatik ordaindu daiteke. Gero, laguntza hauen berri herritarrei informatu beharko litzateke”.

Marañonen ustetan, administrazio eta gobernu guztiek, beraien eskumenekin, erantzun “sendo bat eman behar diogu energia-pobreziari, are gehiago, Partido Popularrak eta Rajoyren Gobernuak gai honen inguruan erakutsitako sentsibilitate falta ikusita”.