Vigorako bidaia antolatu du Algorri taldeak Celta-Real partida ikusteko

Baleike 2016ko ots. 15a, 19:54

Realaren aldeko Algorri taldeak bidaia antolatu du martxoaren 12ko astebururako. Vigora joango dira Celta-Real partida ikusteko. 

Zumaiatik ostiral (martxoaren 11) gauan aterako dira. Partida larunbatean 18:15ean jokatuko da. Larunbateko gaua lau izarreko hotel batean igaroko dute eta igande eguerdian abiatura dira etxerantz. Prezioa 100 euro+sarrera izango da. Prezioan hotela eta larunbat eta igande goizeko gosariak sartuko dira. 

Informazio gehiagorako edo izenak emateko Garoa tabernatik pasa zaitezkete.