'Zergatik, Jamil?' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2016ko ots. 15a, 10:15

Ostiral honetan Zergatik, Jamil? antzezlana izango da Aita Mari aretoan (22:00etan). Zumaiako Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu bazkideen artean zozkatzeko.

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue.

Sinopsia:

Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: “Zergatik, Jamil?”