Barran ere kalteak eragin ditu itsasoak

Baleike 2016ko ots. 9a, 19:07

Petrilaren pusketa handi samarra eraman du barraren zati zaharrean, aurreko denborale handietan gertatu zen leku berean. Goizaldeko itsasgorarekin gertatu da. Arratsaldean berriro indarrez jo dute olatuek barran eta kostako errepidean, baina itsasoak ez du gainezka egin. Okerrena pasa da eta biharko asko jaitsiko da olatuen tamaina. Badirudi iganderako datorrela berriro itsaso handia. Hemen gaur atera ditugun argazkiak.