Bartzelonan ospatutako 'American Barber Battle' lehiaketa irabazi du Javi Utrera zumaiarrak

Baleike 2016ko urt. 29a, 11:10

Javi Utrera Zumaiako bizarginak Bartzelonan ospatutako American Barber Battle izeneko ikasle lehiaketa irabazi zuen pasa den igandean. Guraizeak eta bizar-xaflak eskutan, bere maisutasuna erakutsi zuen gazte zumaiarrak.

Otsaileko Baleike aldizkarian elkarrizketatuko dugu Javi eta bertan ikusiko duzue zein izan zuen bezeroa une hartan.