Emakumeenganako indarkeriarik ez lemarekin kontzentratu dira gaur Alondegi aurrean

Baleike 2016ko urt. 28a, 22:18

Argazkia: Galerna Sarean

Eguraldia lagun izan ez bada ere, herritar talde bat Alondegiaren aurrean elkartu da gaur iluntzean Alicia haurraren hilketa eta bere amak jasandako erasoa salatzeko. Emakumeenganako indarkeriarik ez lema zeraman pankarta batekin elkarretaratu dira.