Literatura tailerra emango du Danele Sarriugarte idazleak Getarian

Baleike 2016ko urt. 28a, 15:28

Literatura tailerra antolatu du Getariako euskara zerbitzuak. Otsailaren 13an hasi eta martxoaren 5ean bukatuko da. Guztira 12 orduko tailerra izango da, eta Danele Sarriugarte idazlea arituko da irakasle.

Aurreko urteetan Zumaiako Udaleko euskara zerbitzuak antolatu du ikastaro hau. Orain, zerbitzuko arduradunek azaldu dutenez, Zumaiako eta Getariako udalek elkarlanean antolatuko dituzte hemendik aurrera halako tailerrak, txandaka. 

Tailerraren izenburua Bultzada txiki batekin aise idazten da izango da. Tailerraren asmoa, dagoeneko idazketarekiko lotura eta interesa behintzat badaukan jendeak, irakurle direlako edo dena delakoa, idaztera animatzea da. Geure burua adierazteko guztiok daukagun behar horri aterabidea ematea.

Larunbatetan izango dira saioak, liburutegian, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara. Matrikula egiteko, 30 euro ordaindu beharko da, eta izena eman, otsailaren 5a baino lehen, udal bulegoetan, 943896024 telefonora deituta edo kultura@getaria.org helbidera idatzita.

Plaza kopurua mugatua izango da (16 lagun gehienez).