Gure Txokoa tabernan lapurreta egin dute gaur goizaldean

Baleike 2016ko urt. 28a, 13:03

Lapurren jarduerak ez du etenik. Astelehen honetan enpresa batean lapurretan ari zirela atxilotu zituzten hiru pertsona. Gaur goizaldean Gure Txokoa tabernan sartu dira.

Pertsiana hautsita eta kristal bat txikituta sartu dira tabernan. Tabako makinako eta tragaperrako dirua eraman dute oraingo honetan. Orain arte lapurretarik jasan ez dutela azaldu dute tabernako arduradunek.