Santelmoen antolaketarako bilera egingo da otsailaren 10ean

Baleike 2016ko urt. 27a, 14:22

Apirilaren 1etik 10era bitartean ospatuko dira aurtengo San Telmo jaiak. Horiek antolatzen hastekoa da Udal Kultura eta Jaien saila eta bilera batera dei egiten zaie herriko elkarte, talde edo proposamenak dituzten guztiak. 

Antolaketarako bilera hau otsailaren 10ean egingo da Alondegian, 19:00etan. 

Hala ere, dagoeneko egitaraua lantzen hasiak direnek,  edozein proposamen aurkeztu nahi ezkero, edo aurrez aurkezteko, Alondegia kultur etxeko bulegora zuzendu daitezke (943.861056 / kultura@zumaia.eus)