Bakearen aldeko eskola-eguna ospatuko du Maria eta Jose ikastetxeak ostiralean, kalean

Baleike 2016ko urt. 27a, 14:01

Urtero bezala, urtarrilaren 29an, Nazioarteko Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko eskola-eguna ospatuko dute Maria eta Jose ikastetxean. Aurten ordea, ikastetxean bertan ospatu beharrean, herriko kaleetara irtengo dira.

“Pertsona ororen duintasuna da oinarrizko balio, duintasun horretatik sortzen baitira giza eskubideak eta gizaki guztien arteko berdintasuna”, diote ikastetxetik. “Gure eguneroko lanean dihardugu gure ikasleekin lanketa horretan eta zer politago, hurrengo ostiralean, Nazioarteko indarkeriaren aurkako eta Bakeraren eguna dela aprobetxatuz, hori ospatzea baino”.

Kalejira alai batekin herrian buelta bat eman (Txomin Agirre kaiatik Alondegiraino eta Erribera kaletik barrena, Eusebio Gurrutxaga plazaraino), eta aipaturiko plazan izango dugu ekitaldi nagusia. 

Ikastetxetik 11:40an irtengo gara eta Eusebio Gurrutxagako ekitaldia eguerdiko 12ak aldean izango da. Bertan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak. Ekintza irekia dela kontuan

hartuz, udaletxeko ordezkari guztiei ere gonbidapena luzatu diegu.