Berlingo Urrezko Hartza irabazi zuen 'Taxi Teheran' emango da ostegunean zine forumean

Baleike 2016ko urt. 27a, 08:40

Jafar Panahi zuzendari iraniarraren azken pelikula, Berlingo film jaialdian sari nagusia jaso zuen Taxi Teheran pelikula emango da bihar, ostegunea, zine forum saioan. Emanaldia 22:00etan izango da Aita Marin. 

Zuzendaria: Jafar Panahi. Generoa: Dokumentala.Iraupena: 82 minutu. Herrialdea: Iran.

Irango gizartearen erretratu bat egiten du Panahi zuzendariak, taxi batetik. Izan ere, Panahik berak gidatzen du ibilgailua, baina ez dago modurik jakiteko zer den egia eta zer antzezpena.

Kaleko lapur bat, bi emakume berritsu, baimenik gabeko DVD saltzaile bat, irakasle jakintsu bat, giza eskubideen aldeko abokatu bat, eta zuzendariaren iloba... pertsonaia bat bestearen atzetik igotzen dira Panahiren taxira, eta aho bizarrik gabe mintzo dira zuzendari-gidariarekin. Komedia tonua du filmak, barre algara, umore eta bizitzaz betea, Teherango kale jendetsuek bezala. Urrezko Hartza saria eman zioten Berlingo film jaialdian.