Peio Romatetek irabazi du Gabonetako argazki lehiaketa

Baleike 2016ko urt. 26a, 13:07

Zumaiako Udalak Gabonetako argazki lehiaketa antolatu zuen pasa den Gabon garaian. Lehiaketako gaia Zuloaga plazan jarritako zisnea izan zen. 18 argazkik hartu dute parte eta epaimahaikideen iritziz Peio Romatetena izan da onena. 

Denbora gutxian irabazten duen bigarren saria da hau, Inauterietako kartel lehiaketa ere berak irabazi baitu. Bigarren lehiaketa honen saria bi lagunentzako afaria izango da Idoia jatetxean. Zumaiako Udalak eskerrak luzatu nahi dizkie Idoiako lagunei eta, nola ez, lehiaketan parte hartu duten guztiei.