17:30etako pailazoen saiorako sarrerak agortu dira

Baleike 2016ko urt. 25a, 18:59

Otsailaren 8an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amalur izeneko ikuskizun berria aurkeztuko dute Maria eta Jose ikastetxean, Zumaiako Inauterietako egitarauaren barruan. Bi saio izango dira, 15:00etan eta 17:30ean, eta bigarrenerako sarrerak agortu dira dagoeneko. 

Salmenta ondo joan dela azpimarratu dute antolatzaileek. Arratsaldeko 5etatik 18:30ak arte egitekoa zen salmenta, baina ordu bietarako herritar batzuk ateak ireki zain egon dira. Azken ordura arte saldu dira bigarren saioko sarrerak, baina azken unean agortu dira. 

Lehen saiorako (15:00etakoa) oraindik badaude sarrerak eta bihar, asteartea salgai izango dira Alondegian: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30era.