'Gutik ZURA' izeneko dokumentala ari da egiten Jon Maia

Baleike 2016ko urt. 14a, 21:23

Jon Maia ez da geldirik egongo den gizona. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa amaituta, beste dokumental baten grabazioan murgilduta dago orain. Honako bideoan duzue lan berriaren aurrerapen, grabatutako irudiekin egindakoa.

Gutik ZURA du proiektu honek izena eta Jon Maiak (Apaizac obeto, Gazta zati bat) ikus-entzunezkoen arloan egingo duen lan berria izango da. Diru-bilketa hasi zuten crowdfunding bidez, baina ez zuten proiektua aurrera ateratzeko behar adina diru eskuratu. Dena den, dokumentalarekin aurrera egingo dute; eta jada hasi dituzte grabaketak. Proiektuaren helburua "egurraren esentzia berreskuratu eta etorkizunari begira jartzea", dela jakinarazi dute.

Urola Kostako Hitzak eman du proiektuaren berri. Hemen irakurri dezakezue.