Punk eta hardcore kontzertuak izango dira larunbatean Torreberri Gaztetxean

Baleike 2016ko urt. 13a, 16:40

Torreberri Gaztetxean urte hasierari indartsu ekiteko kontzertua izango da urtarrilaren 16an. Punk eta hardcore doinuak burua eta gorputza nahi beste astintzeko. 22:30ean hasiko dira eta sarrerak 3 euroan izango dira salgai. 

Hiru talderen musika entzuteko aukera izango da:

Antihumano
http://antihumano.bandcamp.com/album/antihumano-ii
https://www.youtube.com/watch?v=we1S1RXFIU4

Golpe de Estado, Sospechosos edota CC627 bezalako taldeetan ibilitako hiruko oñatiarra. Oraingoan doinu azkarragoetara jo dute, ikutu melodikoak alde batera utzi gabe.

Brote
https://www.facebook.com/BROTE-248185108722748/?fref=ts
https://www.youtube.com/watch?v=TLlwLwVG984

Punk iluna ekarriko digu Zumaiko talde gazte honek. Izen bereko diska esku artean dutela, hain ondo ezagutzen duten Torreberriko oholtzara igoko dira. 

Pottors eta Klito
http://pottorstaklito.bandcamp.com/releases
https://www.youtube.com/watch?v=HQNhwQxveic

2009an sortutako taldea. Letra feministak oinarri hartuta Punka eta pottorretik ateratako beste hainbat estilo nahasten dituen taldea.