Santiago Etxearen ingurunean egiteko asmoak dauden lanak onartu zituen abenduko Plenoak

Baleike 2016ko urt. 13a, 09:50

[Albiste hau aldatuta dago] Iazko abenduaren 30ean egindako ezohiko Plenoan Rafael Suarez Zuloagak aurkeztutako Xehetasun Azterketarik behin betiko onarpena eman zitzaion EAJ-PNV eta PSE-EEren aldeko botoekin; EH Bildu abstenitu egin zen.

Honen ondorioz, Suarez Zuloaga buru duen Z Espacio Cultural Ignacio Zuloagak Santiago etxea inguruneko frontoi aldera handitzeko aukera izango du. Lan lauek Zumaiako plangintzako Arau Subsidiarioen bigarren sistema orokorraren barruan sartzen dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide