Zumaiako harribitxi bana Athletic, Reala eta Eibarren

Baleike 2016ko urt. 12a, 16:54

Unai Agirre (Reala), Marcos Calderon (Eibar) eta Peru Nolaskoain (Athletic) Zumaiako Futbol Eskolatik ateratako hiru harribitxi dira. Txikitatik nabarmendu ziren herriko taldean, eta azkar eman zuten jauzia garrantzi handiagoko taldeetara. Unai eta Marcos Realera joan ziren kadete mailan, eta Peru Antiguokora jubenil mailako lehenengo urtean. Egun, lehen mailan jokatzen duten hiru euskal taldeen koloreak defendatzen dituzte."Badakigu zaila dela lehen mailara igotzea, baina horretarako lan egingo dugu; ilusiorik ez zaigu falta", aitortu dute. Urtarrileko Baleike aldizkarian aurkituko duzue hirurei egindako erreportajea.

Aldizkarian aurkituko dituzuen gai gehiago: Iñaxi Etxabe elkarrizketatu dugu Jon Maiaren laguntzarekin; Herritik kanpo atal berria estreinatu dugu Garazi Alkortarekin –atzerrira joan diren gazteak ekarriko ditugu aldizkarira–; merkatari elkarteko presidente Joxean Garciarekin ere izan dugu solasaldia.

Aldizkaria dagoeneko salgai dago ohiko kioskoetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide